KEN O´DDONNELL-EN KRONIKAK
TSUNAMIAREN ONDORENGO LAGUNTZA, GIZA BALOREETAN LEZIO BAT
(BY KEN O´DDONNELL)
(...) Zorionez, azken bost urteotan, erakunde ezberdinetan balio edo baloreen alderdi praktikoa garatzeko borondatea dakusagu, teoriaren linbotik berreskuratuz, bestela hain erabiliak (teoria hauek) planifikazio bileretan eta igogailu eta hall-etan ikusten ditugun horma-irudi ederretan. Joera honen hainbat adibibide datozkit burura.
2005eko martxoan, Louis Willem (Tex) Gunning-ek, Asiako Unilever Bestfoods-en presidenteak, bere enpresako hainbat zuzendari eta exekutibo (Asia, Australia eta Zelanda Berriko17 herrialdetakoak) Sri Lankara eraman zituen, bertan ,Sri Lankan, 40.000 pertsona hil zirenean pixkat lehenago.
Hau ikastalo murgiltzaile guztiz berezia izan zen. Gunning-ek dioenez, lider edo zuzendari orok sentsibilitate maila altu bat behar du eta egoera errealetatik urrun gertatzen diren tailer edo ikastaroek ez dute hori eskeintzen.
Hiru egunetan zehar taldea banatu egin zen eta guztiek alkondarako mangak goratu eta herrialde ezberdinetako jendeari laguntzeari ekin zioten: behar-beharrezkoak ziren eskola, ospitale, sukalde publiko eta antzeko eraikinen eraikuntzan guztiz inplikatuz. Hasieran, tsunamian dena galdu zutenek indiferentziaz begiratzen zuten, laguntzera joan zirenen ezusterako.
Denbora behar izan zuten oinarrizko gauza batez ohartzeko: Sri Lankan eraikinak baino askoz ere gehiago beste gauza batzuk behar zituztela; alegia, ulermena, amodioa, kariñoa, maitasuna, xera. Jasan izan zuten trauma latza gainditu ahal izateko. Bisitariak, hortaz ohartuta, hangoekin komunikatzen hasi ziren, itzultzaileen bidez, emozioen maila gizatiarrenean, gizakiaren maila xumeenean.
Ni laugarren egunean iritsi nintzen, ohianera, 7 orduko auto ibilbidea burutu ondoren, 5 kilometro oinez...kanpamendura ailegatu arte. Argindar barik, mobilean kobertura barik, kanpin-dendan lo eginez, hau da, inkomunikatuta, deseroso eta nekaturik...exekutiboak beren bihotzak zertxobait hango erreatitatera hurbiltzera gonbidatuak izan ziren esperientzia honen bitartez.
Ken O´Donnell* en kronikak.
........Hurrengo kapituluan jarraituko du...zuk, irakurle zaren horrek, horrela nahi izanez gero.
(Hurrengo asterarte!, ondo izan)
Valores humanos en la empresa liburutik ateratako testua. LID Editoriala (2007) .
Fundación Ananta Kolekzioa.
Itzulpen eta egokitzapena: Eder Sola.

Zabaldu
del.icio.us